XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezti ikus Erlea / Eztainu ikus Indotxina / Fabrika ikus Iraultza industriala / Ezten ikus Erlea; Luhartza.

Nola arrantzoa egin.

Migrazio arraina ez bada ere, ezpata arraia urte sasoi jakinetan (ugalketa garaian, udaberrian) kostara hurbiltzen da: orduan, hain zuzen ere, ateratzen zaizkio arrantzaleak.

Axaletik doanean, urrunetik ageri hegatz nabarienak.

Horregatik untziak hurbiltzen zaizkionen garrangaz hartzeko, mastilaren gainean, begirari bat joan ohi da animalia zaitzeko.

Arrantzoa, erremolkez egiten denaz gainera, amu handitan beita ugari ipiniz egiten da, sasoi jakinean, kostatik hurbil.

Haragiagatik persegitua.

Haragi oso ixtimatua dauka, eta horregatik mundu guztian arrantzoa ugaritu da.

Bakarti eta oldarkor denez, arrisku handiak ditu honen arrantzoak.

Untzi bati eraso dizaioke indar handiz, bere burua arriskuan ikusten dunean: esaten da batzu hil direla beren espata untziko zureri guztia zulatuta utzirik.

Abiada handiko arrainak.

Atuna bezala, zalu mugitzen ezpata arraina.

Arrantzale batzuk diote 80 kilometro orduko abiadan ikusi izan direla eta submarinista batzuen arabera 100 kilometro iritxi ahal omen.

Abiada hori, bere egitura fusiformeari ez ezen, mutur eta isatsaren jarrera bereziari zor omen, zalu mugitzen duelarik, hala nola atzekaldeko muturrean duen hezur konkorrari.

Berezitasun hauengatik arrain isatsa motordun lantxa bateko helizearen antzeko da, beste arraiek ez bezala, ez bait du ondulaziorik egiten.